Nabarmena:

2011-12 IKASTURTEA:

Matrikulazio epea:
2011ko Irailaren 12tik 30era bitartean

Arreta ordutegia:
Astelehenetik eguenera: 9:00-18:00 Barikuetan:8:30-14:00

............................

2011-12 EGUTEGIAK: eskuragarri hemen

Hasiera

Ongi etorri Gaztetxoen web gunera!

Espazio honetan Gaztetxoak Hezkuntza Mugimendua zer dan eta nortzuk eratzen dogun azaltzen ahaleginduko gara.

Gaztetxoak, Aisialdi mundutik eta Aisialdi Munduarentzat lanean dabilen Hezkuntza Mugimendu bat gara.

Gaztetxoen Hezkuntza Mugimenduak haur eta gazteak osotasunez giza baloreetan heztea dau helburutzat, errealidadearen zentzu kritikoa ezagutuz eta hau aldatzeko gai izanez.

Gure nortasunaren ezaugarriak argiak dira, eta egiten dogun jarduera orotan agertzen jakuz:

  • Nortasun kultural komuna eta izaera euskalduna.
  • Herri eredu bat.
  • Euskerea.
  • Gizartea eraldatzeko tresna izan eta izan gura dogun pertsona eredura hurbiltzea.
  • Taldearen interesak norberaren interesen aurretik jarten ikastea.
  • Hezkuntza askatzailea, nork bere erabagiak hartzea bideratzen dauana.

Gaztetxo mugimenduaren jatorria, Euskal Herriko hainbat herritan, aisialdi munduan eta era boluntarioan lanean ebilan gazte mugimenduan topatzen dogu. Helburu bardin zehatz batzuk lortzeko asmoz, batzen zirealarik:

Kultur Identidade bardinaren garapena, Herrialdearen aukeran heztea, izpiritu euskalduna bultzatzea, euskerea, giro euskaldun baten alkar bizitzeko eskubidea, adiskidetasuna, solidaridadea eta gizarte justizia; horreek ziran igorri gura ebezen balioak.

Honela, pausurik pausu, beti bidea eginez, Gaztetxo Mugimenduak bizirik dirau, azken batean “IZAN ZIRALAKO GARA ETA GAREALAKO IZANGO DIRA” leloaren eredu gara eta.

Gaztetxoak Hezkuntza Mugimendua sail desbardinetan banatuta dago: Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea, Gaztetxo Eskola eta Aisilan Kultur Elkartea bestetik.