“HAMAIKA
JOLAS HAMAIKA KANTU”
Gaztetxo
Eskolan aisialdiaren arloko hainbat ekintzatan
hamaikatxo urtean parte hartu ondoren, Begirale
eta aisialdiko hezitzaileek erabiltzen dituzten
jolas eta abestien bilduma bateratua egin
behar zela konturatu ginen, abesti eta jolas
horiek DVDetan bilduz.
Laburbilduz, asmo horri erantzute aldera,
bi DVD aurkezten ditugu. Lehenengoan 50
abesti aurkezten dira, eta bigarrenean,
berriz, 50 jolas eta joko.
“Hamaika jolas hamaika kantu”
deritzon DVDa haur eta gazteentzat egina
dago, bai eta aisialdiko hezkuntza talde,
ikastetxe eta kultura taldeentzat ere.
|
|